igandea/domingo
Arlaban
- Galbarrain – Usokoaitza – Elgeamendi - Arlaban
Ibilbidea hasiko dugun Arlaban gaina,
Gipuzkoa eta Arabako herrialdeen arteko
komunikazio puntu garrantzitsu bat da.
Gain honetan dagoen Gure Ametsa jatetxearen
atzean hesi bat igaro, eta pagadi batean barrena errepidearen paralelo
doan mendi-bide zabal batetik GR-121
marrei jarraituz abiatuko gara. 300 bat metro egin ondoren bidegurutzean hauek
utziaz eskuinera doana hartuko dugu.
Hasieratik ordu laurden inguru ibilitakoan
bihurgune batean bide zabala utziaz eskuinetara doan bidexka hartuaz Galbarrain
(832m) muino txikira igoko
gara. Gailurrean buzoia dago, eta
bertatik Elgeako mendilerroa betetzen duten eolikoak ikusiko ditugu.
Gaseoduktoa erreferentzi moduan hartuaz,
Usokoaitza (913m.) gainera iritsiko gera, bertatik, lautada arabarra,
Uribarri-Ganboa eta Legutioko urtegiak ikus daitezke. Gailur honetan, buzoia
eta erpin geodesikoaren alboan Araba eta Gipuzkoa arteko mugarria aurkitzen
dira.
Aurrera eginez, Angutako bidegurutzera
iritsiko gera. Bertan, eskuineko bidea hartu eta gero, aldapa gogor batetik
Arkamuko haitzartera iritsiko gera.
Hemendik, Elgeamendiko gailurra ikusi dezakegu.
Aurrera bidean, eta bide gurutze bat atzean
utzi ondoren aldapa koxkor bat igoaz Elgeamendi (943m.) gailurrera igoko gera.
Gailurretik, etorri garen tokitik atzera
eginez bueltatu gaitezke, baina guk iparrerako norabidea hartuaz gainez
gain mugarri edo antzekoei jarraituko
diegu ahalik eta bide zabala eta basoarekin aurkitu arte.
Behin basoan sartuta bide zabala izango
dugu lagun Arlabanera iritsi arte.
Distantzia: 14 km inguru.
Denbora:
4:30 / 5:00 ordu inguru.
Igoera /jaitsiera akumulatuak: 730 m. inguru.
Zailtasuna: Ez du aparteko zailtasunik.
Irteera: Goizeko 7:15ean Autobuseko geltokian,puntualtasuna erregutzen da.Fidanza: 12 € aurreratu beharko dira.
Izen Ematea: Urangan Burdindegian.
Epea: Urtarrilak 15.
tracka.....
Argazkiak Antonio Abad
https://www.dropbox.com/sh/rcswn3mijw20iix/AADKngb5ctuiQYG9ZG6WvGfMa?dl=0
No hay comentarios:
Publicar un comentario