miércoles, 25 de diciembre de 2013

Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Kaixo lagunok,
Azaroaren 21ean izan genuen Batzar Orokorrean adostu genuen bezala,
motordun ibilgailuek gure mendietan eragiten duten kaltea arintzeko
xedearekin, hainbat pausu eman ditugu.
Alde batetik Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta turismo
Diputatu jaunari idatzi bat bidali diogu gure eskariak luzatuz.
Bestalde Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztiekin bildu
gara (Bildu, PNV, PSE, PP eta Aralar) pistaz kanpoko erabileraren
kontrola handitu eta pista barruko araudia zehazteko eskatuz. Erantzun
ona jaso dugu orokorrean eta gabonak pasa ondoren Batzar Nagusietan
agerraldi bat egiteko aukera zabaldu zaigu.
Balizko agerraldi honi begira, gure lurraldean motordun ibilgailuek
egiten dituzten kalteen argazkiak beharko genituzke eta horretarako
zuen laguntzan ezinbestekoa zaigu. Zuen herrietako mendietan eragin
dituzten kalteen argazki bat bidaltzen badiguzue (Zonaldea eta eguna aipatuz) asko eskertuko genizueke. Bidalketa egiteko emaila:
gmf-ingurumena@kirolak.net<
mailto:gmf-ingurumena@kirolak.net> edo posta
 arruntez federaziora.
¡¡Denon artean lortu genezake gure mendiak babesteko beste urrats bat ematea!!.


Mila esker


Como decidimos en la junta general del 21 de noviembre,hemos dado algunos pasos para disminuir el daño que hacen los vehículos a motor en nuestros montes.

Por un lado, le hemos enviado un escrito al diputado de Innovación, turismo y desarrollo medioambiental Jon Peli Uriguen, para exponerle nuestras peticiones.

Por otro lado nos hemos reunido con todos los grupos políticos de las cortes generales guipuzcoanas (Bildu, PNV, PSE, y Aralar) para que se aumente el control que hay fuera de pista y se estipule el reglamento dentro de ella. La respuesta ha sido buena en general y tenemos la oportunidad de hacer una aparición en las cortes generales después de navidades.

Sabiendo esto, necesitamos fotos de los daños que causan los vehículos a motor a nuestros montes y para eso es necesaria vuestra ayuda. Si nos enviais fotos de los destrozos causados en los montes de vuestros pueblos (Diciendo zona y día) os lo agradeceríamos mucho.
La dirección para mandarlas es
gmf-ingurumena@kirolak.net<
mailto:gmf-ingurumena@kirolak.net>
¡¡ entre todos  haber si conseguimos salvaguardar nuestro entorno !!


muchas gracias

Berriak/Noticias


Belaunaldi aldaketa Orioko Talai Mendi Elkartean

Mikal Etxeberria da Talai Mendi Elkarkateko lehendakari berria (Aiora Larrañaga/Hitza)

Mikal Etxeberria da Talai Mendi Elkarkateko lehendakari berria (Aiora Larrañaga/Hitza)
Duela hogeita hamar urte hartu zuten Dani Barrenetxea eta Mila Oliden senar-emazkeek Talai Mendi Elkartearen ardura. Lan asko egin dute hiru hamarkadatan, eta 2013an hainbat arrazoi dela medio belaunaldi berriei lekukoa uzteko garaia iritsi dela erabaki dute. Ez da erraza izaten hainbeste urtetan proiektu bat zuzendu duen pertsonaren lekua hartzea, baina «indartsu eta ilusioz» hartu du Mikal Etxeberria oriotarrak Talai Mendi Elkarteko lehendakaritza. «Azken hilabetetan Daniren eta Milaren egoera aldatu egin da, eta Talai Mendiko zuzendaritzarekin jarraitzea lan karga handia zen haientzat. Horregatik, Barrenetxearekin hitz egin ondoren erabaki genuen Talai Mendiko kideak batzarrera deitzea, eta zuzendaritza talde berria osatzea proposatzea», azaldu du Etxeberriak. Bileran Klaudio Etxeberria elkarteko idazkaria eta Mari Karmen Oliden diruzaina izatea ere erabaki zuten.
Orain arte Barrenetxeak eta Olidenek gidatu dute mendi elkartea, baina aurrerantzean lan taldeetan banatuta antolatzea da Mikal Etxeberriaren asmoa. «Dani Barrenetxeak eta Mila Olidenek egin duten lana ikaragarria izan da. Ezkutuko lana izan da, kanpotik ikusten ez dena, baina elkarte batek ongi funtziona  dezan ezinbestekoa dena. Ni neu urte askotan Talai Mendiko kidea izan banaiz ere, lehendakaritza hartu dudan arte ez naiz ohartu zuzendaritzak atzetik dakarren lana eta ardura zenbaterainokoa den. Miresmena adierazi nahi diet egin duten lan txukunagatik», adierazi du Etxeberriak.
Aurrerantzean lana Barrenetxeak eta Olidenek «bezain ondo» egitea da zuzendaritza talde
berriaren asmoa. «Talai Mendik antolatzen zituen egitasmo guztiak eurek koordinatzen zituzten. Mila xehetasun dira, eta horiek denak ikasi beharko ditugu». Lehen urtea «elkartearen tripak ezagutzeko eta martxa hartzeko urtea» izango da, baina «elkarlanean lan txukuna» egiteko prest daude Talai Mendiko kideak.
Daniel Barrenetxea eta Mila Oliden ere gustura daude belaunaldi aldaketarekin. «Oso gustura gaude Mikal Etxeberriak Talai Mendiko lehendakaritza hartu duelako. Neska argia da, eta lana txukun egiteko gogoz dago, gainera. Pertsona aproposa dela uste dugu. Elkarteko zuzendaritza talde berriak jakin badaki ahal dugun neurrian gure laguntza izango duela», adierazi du  Barrenetxeak, hogeita hamar urtetan Talai Mendiko lehendakaria izan denak.
Talde lana oinarrian
Talai Mendi Elkarteak hainbat talde hartzen du bere baitan, eta aurrerantzean talde bakoitzak bere arduradunak izango ditu; haiek arduratuko dira taldeko martxa koordinatzeaz eta irteerak antolatzeaz. Mikal Etxeberria lehendakariak, berriz, Kukuarri Egunaren harira antolatzen duten Mendi Astea koordinatuko du, eta administrazio eta segurtasun arloa landuko ditu. «Mendi jardueretan oso garrantzitsua da aseguru kontuak argi eta eguneratuta izatea. Taldeetako arduradunekin lanketa berezia egiten ari naiz gai horren inguruan, irteeraren batean istripuren bat gertatzen bada, arduradunak izaten baitira taldearen erantzuleak», adierazi du lehendakariak. Horretaz gain, mendian ibiltzea atsegin duten herritarrak federatearen garrantzia ere nabarmendu du Talai Mendiko lehendakariak. «Mendian ibiltzea atsegin dugun guztiok egon beharko genuke federatuta, edozer gertatzen bada ere horrek babesten baikaitu. Mendi elkarteen bitartez federatu behar izaten da, eta egunotan hori kudeatzen ari gara».
Bestalde, Erregeen zamalkadarekin ere buru-belarri lanean dabiltza Talai Mendiko kideak eta arduradunak azken asteetan, urtean zehar antolatzen dituzten egitasmoen artean hori baita «antolaketa gehien eskatzen duena». Bertan parte hartu nahi duten haurrei ostiralean 19:00etan ikastolako pergolan biltzeko deia egin nahi diete, eta abenduaren 23an, 19:00etan, egingo dute lehen entsegua.
Horretaz gain, Talai Mendi Elkarteko kideek 18 urtetik gorako herritarrak sokari eutsiz eta suzia eramanez zamalkadan parte hartzera animatu dituzte. «Zamalkada ondo atera dadin herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Batzuek gozatzeko besteek lan egin behar dute, eta denen laguntza ongi-etorria izango da».
jasotako informazioa : Hitza Urola Kostako Albisteak

Abendua/Diciembre ( babarrun jana )

                                                     Abenduak 15 Diciembre
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5788667

miércoles, 11 de diciembre de 2013

Egutegia /Calendario 2014

                                           Egutegia/Calendario 2014 global

                                                 Urtarrila / Enero
                                                 Otsaila / Febrero
                                                 Martxoa / Marzo
                                                 Apirila / Abril
                                                 Maiatza / Mayo
                                                 Ekaina / Junio
                                                 Uztaila / Julio
                                                 Abuztua / Agosto
                                                 Iraila / Septiembre
                                                 Urria / Octubre
                                                 Azaroa / Noviembre
                                                 Abendua / Diciembre 

Egutegia / Calendario

                       
                                     Egutegia /CalendarioTalai Mendi 2014 
  • Urtarrila / Enero       
  • 19     igandea / domingo      Biriatou
  • Otsaila / Febrero  
  • 16     igandea / domingo      Peña Alba  
  • Martxoa / Marzo        
  • 9       igandea / domingo     Egileor / Salinas de Oro
  • Apirila / Abril            
  • 13      igandea / domingo     Nacedero Urederra
  • 17      osteguna / jueves       Orio / Arantzazu
  • Maiatza / Mayo        
  • 4        igandea / domingo     Orio / Andatza    ( Andatza eguna )
  • 11      igandea / domingo     San Donato  ( Beriain )
  • 10 /11            finde                    Pirineoak /Pirineos
  • 25      igandea / domingo     KUKUARRI EGUNA
  • Ekaina / Junio          
  • 1        igandea / domingo     Orio / Cruz Pagoeta  ( Pagoeta Eguna )
  • 15      igandea / domingo     Irubelakaskoa   (Sierra de Gorramendi ) 
  • 21/22             finde                 Barranko Jatsiera /Descenso de Cañones
  • Uztaila / Julio            
  • 20     igandea / domingo     Sierra Salvada  ( Gorobel )
  • Abuztua / Agosto                    OPORRAK  /  VACACIONES
  • Iraila / Septiembre    
  • 21     igandea / domingo     Saioa
  • 20/21 ?           finde                 Eskalatzea / Escalada
  • 27/28 ?           finde                 Eskalatzea / Escalada
  • Urria / Octubre          
  • 18 /19             finde                  Irati
  • Azaroa / Noviembre   
  • 16     igandea / domingo    Artikutza
  • Abendua / Diciembre 
  • 14     igandea / domingo   Babarrun Jana  ( Kukuarri mendi buelta ) 
Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.
Las salidas pueden estar supeditadas a cambios y por eso os recomendamos  estar atentos al calendario mes a mes.

Federatu Txartela 2015 Licencia de Federados


FEDERATU TXARTELAREN PREZIOA  2015
PRECIO DE LICENCIA DE FEDERADO 2015 y Gestión de licencia federativa EMF
 
2015ko EMF FEDERATUEN LIZENTZIA/LICENCIA DE FEDERADO EMF AÑO 2015       HEMEN/AQUI
La categoría de mayores de 65 años tiene las mismas coberturas que la categoría de mayores
Incluye la póliza que cubre la RC a clubes y a sus responsables de salidas (guías benévolos)
Todos los Clubes, deben enviar a Broker’s su CALENDARIO anual de actividades, así como la relación de los guías benévolos habituales, responsables de las salidas programadas del Club
La información se debe enviar a: brokersseguros@arrakis.es
Gestión de licencia federativa EMF
            Talai Mendi bazkide kuota 12 €   Cuota socio Talai Mendi

Estatutos: Adaptación

Noticia sacada de:

PDF Modelo Estatutos Clubes.pdf

GR 121

                   La etapa Donostia-Orio de la GR 121 deshomologada
                                           Nota de la federación gipuzkoana de montaña.

 Se notifica que la etapa de la GR-121 vuelta a Gipuzkoa ha sido deshomologada. La falta de mantenimiento del camino, a provocada que el itinerario se encuentre en pésimas condiciones y no cumpla los criterios de seguridad mínimos, que marca la homologación de senderos. Estamos trabajando para solucionar la situación lo antes posible.

Banff Mountain Film

Una pena no haber podido disfrutar este mes de noviembre,de este festival en FICOBA como los años anteriores.