sábado, 27 de febrero de 2016

Nervioiko Saltoa

                                                       MARTXOA 13 MARZO
                                                            igandea/domingo
 
Powered by Wikiloc

Ordua : goizeko 7-tan autobuseko geltokian
Izen ematea:Urangan Burdindegian
Epea.martxoak 11
Fidanza:12 €

miércoles, 10 de febrero de 2016

Gazteentzat mendiko eskiko irteera

http://www.gmf-fgm.org/noticias/368/16-eta-25-urte-arteko-gazteentzat-mendiko-eskiko-ikastaroa/
                                                                          clikatu

Meaka/Elurretxeko lepoa/Arritxulegiko aterpea

                                                   Otsailak 14 Febrero
                               igandea/domingo
Gaurko ibilbiaren hasiera Irungo Meaka auzotik izango da,Ola 
sagardotegiaren paretik.

GR 121 hartu eta une batean eskuinera joko dugu:horrela,
IRUGURUTZETAKO labeak aurrez aurre ikusiko ditugu beren handitasunean.
Lehen meategiko aztarnak erromatarren garaikoak diren arren,XX,mendearen
hasierako urteetan izan zen meatze jarduerarik garrantzitsuena.Irun inguruko
mendietan ateratako burdin karbonatoa labe hauetan kiskaltzen zen.

Ordu erdi bat edo gorantz eginez,GR 121 utziko dugu e4ta Aitzondoko
isurialdera pasako gara.Bidea garai bateko minetako tren bidea da,eta horren
adierazle pasako ditugun 5 tunelak dira.

Lehen tunela igaro eta berehala Aitzondo edo Irustako ur jausi ospetsua,
80 m-ko salto ederra ikusi ahal izango dugu,eta atzera begiratuz,berriz,
Hondarribiako lautada paregabea.Aurrera eginda,une batean,errekaren
ondotik ibili,eta laster zeharkatu egingo dugu eskuitara hartzeko.Garai bateko
meatzarien etxoletara iritsiko gara;gaur egun horma aztarna batzuk baizik ez
dira gelditzen.Handik,zuzen aurrera jarraituko dugu,eta berriro
errekastoarekin egingo dugu topa.Bere aldamenean bidezidorretik gorantz
joango gara pixka batean.Ondoren,eskuinera hartu,eta
jarraituz,berriro erreka gurutzatu,eta aurrera eginez,Elurretxeko lepora
iritsiko gara.Horrela,lehen zatia egina dugu.

 Hemen errepidea gurrutzatu eta Aiako Harrietaran doa bidea,ezkerretara
utziaz,guk parean dugu GR-ari helduko diogu;bide-zati luze batean beherantz
joango gara,paisaiaz gozatuz,eta beste batean gorantz,Aiako Harriak gure
gainean ditugula,ikusiz,nola ari garen mendiari itzulia egiten.Horretan
jarraituko dugu aurrera Aritxulegiko lepora iritxi arte.

Hemen norabidea aldatuaz,gure azpikaldean dagoen aterpetxera jaitsiko
gara eguneko txangoari amaiera emanez.

Distantzia:  10,5 km
Denbora:    4:30 ordu  gb
Igoera akumulatua: 720 m
Jaitsiera akumulatua: 325 m
Zailtasuna: ez du aparteko zailtasunik.
Irteera: Goizeko 7:15 Autobuseko geltokia,puntualtasuna erregutzen da.
Fidanza: 12 € aurreratu beharko dira,
Izen ematea: Urangan burdindegian 
Epea: Otsailak 12
                                                   Argazkiak hemen